XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zentzu honetan, lehendabizi aipa daiteke, botere publikoen obligazio konstituzionala, kontsumitzaile eta usatzaileen defentsa garantiza dezaten, horien osasuna, segurtasuna eta interes ekonomiko legitimoak babesteko xedearekin (51 art.).

Hortik jariatzen da, besteak beste, zerbitzu publikoak behar direla kontsumitzaile eta usatzaileei informazioa eman diezaieten eta legez hornitu beharra dagoela barne-merkataritza eta merkatal produktuak baimentzeko erregimena erregula daitezen.

KEko 43 art. ere aipatzekoa da, aitortzen baitu osasunaren babesa eskubide indibidual generiko bat bezala; honen alkantzua legez konkretatzekoa da, baina horren babesak, nolanahi ere, botere publikoen ekintza bat eskatzen du, bai prebentziozko medikuntza eta bai asistentziazkoa besarkatzen dituena.

Manamendu honetan ez da prefiguratzen eredu sanitario espezifikorik, baina hori KEko 41 art.tik aldentzeak esan nahi du, sanitate publikoko zerbitzua ez dela konstituziozki Gizarte-Segurantzaren zerbitzuarekin identifikatzen, eta administrazioen kargura dauden beste erakunde eta prestazio sanitario batzuk ere besarka ditzakeela.

Gai honetan dauden aurrekasu historikoak, eta konpetentzi partiketari buruzko arauen irakurketak (hain zuzen ere, KEko 149.1.16.ª eta 17.ª art.ak) berebat konfirmatzen dute interpretazio hau.

Kontuan izan behar da, berebat, kultur bideak sustatzeko botere publikoek daukaten obligazioa (44.1 art.), eta horrek justifika dezake kulturazko zerbitzu publikoen existentzia (liburutegi, museo, auditorio, etab.); horietaz baliatzeko eramaten den dohaintasunezko edo prezio subentzionatuzko politika, eta ondasun kulturalezko merkatuan horiek sustatzeko egiten diren ekintzak (alderdi fiskaletik, adibidez).

Azkenik berebat begiztatu behar da, etxebizitza duin eta egoki bat edukitzeko espainiar guztiek daukaten eskubidea, KEko 47 art.an aitorturik dagoena.

Edozeinetara ere, manamendu hau ez dago interpretatzerik Estatuaren aurkez ematen den kreditu bat bezala, lan-eskubideaz hitz egitekoan azaldu ziren arrazoi berdintsuengatik.

Horren edukina areago da botere publikoek daukaten obligazio bat, etxebizita-politika bat aurrera eramateko, zeina bi ezaugarri-markarekin kalifikatua baitago Konstituzioan: hauek izaki, bata, lurzoruaren probetxamendua interes orokorraren arabera erregulatzea, espekulazioa galarazteko, eta, bestea, botere publikoen ekintza urbanistikoak sor ditzakeen plusbalioetan komunitateak parte hartzea.

e) Ondasun material jakin batzuk babesteko arauak, zeintzuk, partikularrentzat izan dezaketen interes eta deusgaitasunaren kalterik gabe, interes orokorreko balio eta funtzioa baitaukate, eta hauek garantizatzeko botere publikoen babes-ekintza galdatzen du.

Konstituzio berrienen orientazioa jarraituz, gureak obligazioa ezartzen die botere publikoei, baliabide naturalak razionalki erabil ditzaten eta ingurunea defendi eta berregin dezaten (45 art.).

Berebat gomendatzen die, garantiza dezatela ondare historiko, kultural eta artistikoaren kontserbazioa (46 art.).